2024 ABEN. 16 - 11:00h Marisa Arriolak Urrezko Domina jaso du, ekintzailetza bultzatzeko egin duen ekarpena aitortuz Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Lurraldean ekintzailetza bultzatzeko zereginean "luzaroan egin duen ekarpenagatik", bai eta "minbizia duten pertsonen bizi kalitatearen eta ongizatearen alde" egindako lanagatik ere eman nahi izan diote aurtengo domina Marisa Arriolari. 1998an BIC Gipuzkoa Berrilanen gidaritza hartu zuen, eta gaur egun bertan jarraitzen du. Gainera, irakaslea da zenbait unibertsitatetan. Eta 2022. urteaz geroztik, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko lehendakaria ere bada.