2024 ABEN. 16 - 08:26h Milaka pertsona batu dira Bilbon etxebizitza eskubidearen alde Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Etxebizitza eskubidearen alde eta etxebizitzaren negozioaren aurka, milaka pertsonek Bilboko kaleak hartu dituzte larunbatean. Euskal Herriko Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza sindikatuen sareak deituta, 200 eragile sozial eta sindikal baino gehiagok eman diote babesa mobilizazioari.