2024 ABEN. 19 - 21:17h LABek zerbitzu publikoak indartzeko, aurrekontu duinak exijitu ditu Hego Euskal Herrian Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR LAB Iruñeko eta Gasteizko parlamentuen aurrean mobilizatu da aurrekontuen bozketen bezperan. Nafarroarako zein Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako aurrekontuak salatu dituzte, ez baitira zerbitzu publikoak indartzeko baliatu, ezta langileen aldeko neurriak ezartzeko erabili ere. Horregatik, politika publikoak erabat aldatu behar direla aldarrikatu dute.