HAMAIKA

Zetak taldeak euskal mitologia taularatuko du Nafarroa Arenan

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Urtarrialren 3an eta 4an, Nafarroako hiriburuan, euskal mitologia oholtzaratuko du Zetak taldeak. Urtarrilaren 3an arratsaldeko 17:00etan zabalduko ditu ateak Nafarroa Arenak, eta 19:00etan ekingo dio Zetak taldeak Mitoaroa ikuskizunari. 4an, berriz, arratsaldeko 20:00etan irekiko dituzte ateak, eta kontzertua 22:00etan hasiko da.

Pello Reparaz, Zetak taldeko abeslariak Mitoaroa “geure erlijio zaharren sinesleon topaketa bat" dela adierazi zion Hamaikari maiatzean eginiko elkarrizketan.