2025 URT. 07 - 13:41h Ordizian duela bi aste izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ertzaintzak sexu eraso baten ikerketa abiatu du. Abenduaren 26an Ordizian neska batek sexu-erasoa egin ziotela salatu zuen eta Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio ustezko erasotzaileari. Bai neska, bai ustezko erasotzailea adingabeak dira. Erasoa salatzeko, Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak deituta, elkarretaratzea egin dute igande honetan.