2025 URT. 09 - 19:00h Gasteizko emisio gutxiko eremuan ibiltzeko araudia udaberrira atzeratu da Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gasteizko emisio gutxiko eremua indarrean sartzeko eguna udaberrira atzeratu da. Erdialdeko trafikoa mugatzen duen araudia dagoeneko indarrean egon behar luke baina oraindik ez dago guztiz onartuta, izan ere, alegazioak egiteko epea oraindik irekita dago. Urtarrilaren 14an epea itxiko da eta orduan aurkeztutako desadostasunak aztertu eta moldaketak egingo dira.Udalak batzordean onartu beharko du araudia eta ostean osoko bilkuran, horregatik guztiagatik, udaberrira arte atzeratzea espero da. Isunak uda ostean hasiko dira aplikatzen, herritarrek 2 edo 3 hilabeteko egokitzapen aldia igaro eta gero. Araudiaren helburu nagusia markatutako eremuaren barruan beharrezkoa ez den trafikoa desagertzea da, hori dela eta, baimendutako ibilgailuak soilik izango dute aukera bertara sartzeko. Horien artean aurkitzen dira, larrialdietako zerbitzuak, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze txartelen titularrak, zerbitzu eta establezimenduetako langileak, aparkatzera sartzen diren autoak eta zamalanetarako ibilgailuak. Emisio gutxiko eremuak Alde Zaharra hartuko du gehien bat, baita zabalguneko hainbat kale ere. Gauzak horrela, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera debekatuta egongo da ingurumen-etiketarik ez duten ibilgailuak gunera sartzea, hain zuzen, 2001.urtea baino lehen matrikulatutako gasolinazko ibilgailuak eta 2006.urtea baino lehenagoko dieselek.