HAMAIKA

Manifestazio “erraldoia” egingo du Gure Eskuk ekainaren 7an, Bilbon

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


“Euskal Herri Libre Baten bidean”, manifestazio nazionalerako deia egin du Gure Eskuk. Ekainaren 7an izango da, Bilbon, “Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki” lelopean.
Euskal Herri osoa batera aritzeko garaia dela aldarrikatu dute, baita herritarrok gure erantzukizuna badugula ere. Bide horretan, mugitzeko deia egin die herritarrei, “gure estatus plitikoan jauzi egin dezagun bultzatzeko momendua delako”.
Mobilizazioari bide emateko, datozen asteetan Hego Euskal Herrian herrialde batzar irekiak deitu dituztela iragarri dute, herritarrak bertan parte hartzera animatzearekin batera. Gainera, dagoeneko Herri Libre Bat deituriko WhatsApp eta Telegram kanal bat ere sortu dute batzordeak koordenatu eta informazioa zabaltzeko.
Azkenik, Tripontziaren zozketa urtarrilaren 27an izango dela gogoratu dute, Gure Eskuren egingizuna betetzeko ezinbesteko bultzada dena, ekaineko mobilizazioa barne.