2025 URT. 16 - 13:00h Ostegun honetan amaituko da Mario Lopez entrenatzaile ohiaren kontrako epaiketa Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Lehenengo saioan Lopezek berak eta biktimak deklaratu zuten, sexu erasoak ukatu zituen, eta garai hartan adingabea zenarekin harrenamak adostuak izan zituela esan zuen. Bigarren saioan salatzailearen kide ohiek bere bertsioa babestu dute. Lopezen defentsak lekukoen testigantza gaitzetsi du manifestazioetan parte hartzeagatik. Ostegun honetakoa izango da epaiketaren hirugarren eta azken saioa. Amaitzean emango dute epaiaren berri.