2025 URT. 23 - 17:03h Hego Euskal Herriko garraioen deskontuak kolokan daude omnibus dekretua atzera bota ondoren Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 2022tik indarrean zeuden garraioetako deskontuak kolokan daude, Kongresuan Omnibus dekretua atzera bota eta gero. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak garraio publikoan momentu honetan indarrean dauden %50eko deskontuak mantentzeko asmoa dutela adierazi dute, nahiz eta, oraindik, Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain dauden. Gauzak horrela, Gasteizen, Alababusek deskontuak mantenduko dituela jakinarazi du, urtarrilaren 31ra arte gutxienez. Tuvisak eta Euskotrenek ere, neurri horri eutsiko diote. Bilbon, udal iturrien arabera, Espainiako Gobernuarekin egoera argitu arte neurriak mantentzea aurreikusten dutela adierazi dute, hortaz, Bizkaibusen, Bilbobusen eta Artxandako funikularrean egindako bidaietan %50eko deskontua mantentzen da. Metroan berriz, otsailaren 20tik aurrera desagertu egingo dela adierazi dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aldetik, baieztatu du Lurraldebuseko %50eko deskontuek bere horretan jarraitzen dutela. Era berean, Renfek iragarri du ostegunetik aurrera ezin izango dela doako abonua erosi, ezta deskontudun txartelik ere. Dena den, ohiko bidaiarientzako doako abonuak apirilaren 30era arte egongo dira indarrean.