HAMAIKA

Endika Perez, LAB: "Mugek ez dute hiltzen, hiltzen dutenak politika arrazistak dira"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Gutxienez bederatzi pertsona hil dira migrazio-prozesuan Bidasoako muga zeharkatzean. Santiago zubia igarotze ardatz bat bilakatu da. Baita Korrika martxoan handik igaro zenean ere. Irundik Hendaiara zihoala, hamarnaka erakundek erabaki zuten migrazio prozesuan zeuden 36 lagunekin batera muga Santiago zubitik zeharkatzea. Ekintza horrengatik zazpi pertsona epaituko dituzte bihar Baionan. Bada, auziperatu horiei babesa helarazteko eta migrazio politika arrazista eta hiltzaileak salatzeko igandean manifestazio jendetsua egin zuten. Gaian sakontzeko, Endika Perez LABeko Ekintza Sozialeko idazkariarekin izan gara.