2025 URT. 27 - 10:30h Hitzordu bateratua antolatu du Euskal Herria Baterak, apirilaren 11n, Donostian Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Euskal Herria Baterak prentsaurrekoa eskaini du larunbatean Donostian. Euskal Nazioaren oraina eta etorkizuna desberdinen artean eraikitzen jarraitzeko ahalmena eta borondatea egon badagoela adierazi nahi dute. Apirilaren 11n, Donostiako Kursaalean, hitzordu bateratu bat izango da. Hala, Aberri Egunerako astea zabalduko dute ekitaldi berezi batekin. Ikuskizun artistiko batean hainbat sortzaileren pentsaera eta ideia eszenikoak batuko dira. Han izango dira, besteak beste: Manex Fuchs, Lorea Agirre eta Martxel Rodriguez. Diasporako lagunen parte-hartzea ere defendatu dute.