2025 OTS. 05 - 15:00h Lanaldia 37,5 ordura murrizteko aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Aurreproiektuak legez astean 37,5 ordu lan egitea proposatzen du. Hau da, gure eguneko lanaldiek ordu erdi gutxiago izatea. Gainera, legea ezartzean, Lan Ikuskaritzak, automatikoki, edozein langileren lanaldia ikusteko aukera izango du. Horrela, aparteko zenbat ordu gelditzen diren ordaindu gabe argitzea espero du Gobernuak. Izan ere, Diazen esanetan, Ogasunak oraindik behar baino diru gehiago biltzen baitu horren eraginez, nahiz eta, ordu poltsa hori apaldu egin den azken urteetan.