2025 OTS. 10 - 14:00h Nekazariek protesta egin dute Gasteizen, Baionan eta Tafallan Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Traktoreek Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleak hartuko dituzte ostera ere; izan ere, azaldu dute joan den urteko protesten ostean martxan jarritako neurriek "eraginkortasun gutxi" izan dutela. Besteak beste, Mercosurreko akordioaren gaitzespena, elikagai-katearen legearen betearazpena, salneurri justuak, makroproiektu fotovoltaikoen ezespena, otsoaren babesaren amaiera eta hidrokarburoen zergen errefusa izan dituzte aldarri.