2025 OTS. 19 - 12:00h Loiolako kuartelen salerosketak argi berdea jaso du Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Loiolako kuartela Donostian dagoen kuartel militar bat da. Loiola auzoan dago, Urumea ibaiaren alboan. Espainiako Armadaren Gipuzkoako kuartel nagusia da. Ehun urteko ibilbide luzea izan du, baina eremu horretan etxebizitzak eraiki ahal izateko garapenari bide emango dion ebazpena prest da dagoeneko. Gobernu zentralak Donostiako alegazioa onartu baitu, Urumea ibaiaren eta Ametzagaina gainaren artean 1.700 etxebizitza eraikitzeko lanak desblokeatzen dituena. Ibaiaren ibilgutik 20 metrora etxebizitzak eraiki ahal izatea onartu du. Era honetara, Loiolan auzune berri bat sortuko da.