2025 OTS. 24 - 10:30h Ehunka lagunek ultraeskuina gaitzetsi dute Errenterian, Voxek jarritako karpa dela eta Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ostiralean 'Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna' lelopean Errenterian egindako manifestazio handiaren ostean, ehunka lagunek ultraeskuina gaitzetsi dute berriro, Voxek larunbatean herrian jarritako informazio standaren aurrean. 'Faxistak kanpora' oihu artean hartu dituzte herritarrek eta ekimenean musika euskalduna eta antifaxista entzun dira megafoniaz etengabe. Balkoi asko, gainera, ikurrinekin, Palestinako banderarekin, ikur feministekin edota arrazakeriaren aurkakoekin apaindu dira.Istiluak ekiditeko, Ertzaintzako agente batzuk Voxen mahaiaren aurrean jarri dira propaganda-ekintzak iraun duen orduetan. Azkenean, Voxekoak joan egin behar izan dira Ertzaintzako agenteen artean babestuta. Haien artean izan da Amaia Martinez legebiltzarkidea.