HAMAIKA

Feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatuko du Emakundek martxoren 8an

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta EUDELek martxoaren 8ko kanpaina aurkeztu dute. 'Ni feminista naiz. Feminismoa zurekin bat ' lelopean, feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatu eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei balioa eman nahi diete. 

Kanpaina martxoaren 8ra arte egongo da martxan. Gainera, sare sozialetako istorioetarako txantiloi bat sortu da filtro formatuan, #NiFeministaNaiz traolarekin. Horren bidez, erabiltzaileek selfie bat egin eta beren sare sozialetan partekatu ahal izango dute.