2025 OTS. 26 - 16:00h Zupiriaren arabera, ezin da ondorioztatu ertzainek "indarra modu desegokian" erabili zutenik Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ertzaintzaren agente batzuek joan den otsailaren 2an Donostiako Manterola kalean egindako polizia-jardueraren berri emateko agerraldia egin du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak.Zupiriak gezurtatu egin du emakumeak eta haren senideek egin duten kontakizuna, eta nabarmendu du ez zuela «jipoirik» jaso. Zupiriaren arabera, gertakarietan parte hartu zuten ertzainen lekukotzak kontuan hartuta, "ezin da ondorioztatu agenteek indarra modu desegokian edo gehiegikeriaz erabili zutenik". Hala ere, aitortu du ertzaintzaren jokabidean akats bat egon zela, emakumea atxilotu eta ez zutela zuzenean erietxera eraman. Izan ere, kasu honetan, ertzain-etxera eraman zuten. Argudiatu du emakumea identifikatzeko izan zituzten zailtasunengatik hartu zutela erabaki hori ertzainek. Zupiriak gaineratu du "abian dauden ikerketek edo justizia-auzitegiek finkatu" beharko dutela gertatutakoaren "arrazoia edo erantzukizuna".