2025 MAR. 03 - 11:00h Herri Urratsek 5.000 'erlezain' lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Herri Urratsen 'erlezainak' diru kanpaina nazionala aurkeztu du Seaskak Hendaian. Erlezain bakoitzak hamar euro edo gehiagoko ekarpena egingo du, eta trukean Herri Urratsen erlearen irudia duen pin bat jasoko du etxean, zaindu eta babes dezan. Arberoa ikastola eta Kattalin Elizalde kolegioa laguntzeko izango da bilduko duten dirua. 5.000 erlezain biltzera iritsi nahiko lukete. Herri Urratsen webgunetik egin daiteke ekarpena.Euskal Herriko 25 pertsona ezagunek eman diote babesa Seaskaren kanpainari.