2025 MAR. 04 - 13:30h Ertzaintzaren kargekin amaitu da berriro ere aurtengo Martxoak 3ko manifestazioa Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR {{^data.noClicksRemaining}} Artikulu hau irakurtzeko erregistratu doan edo harpidetu Dagoeneko erregistratuta edo harpideduna? Saioa hasi ERREGISTRATU IRAKURTZEKO {{/data.noClicksRemaining}} {{#data.noClicksRemaining}} Klikik gabe gelditu zara Harpidetu {{/data.noClicksRemaining}} Milaka pertsona batu dira martxoak 3ko manifestazioan. Aurten, 1976an egindako ibilbidea errepikatu dute, San Frantzisko Asis elizatik abiatu eta Katedral Berriraino joan da manifestazioa, martxoaren 5ean egindako hileta omentzeko asmoarekin. Hasi aurretik, monolitoan omenaldia egin diete eraildakoei bost lagunei eta hauen heriotzak salatzerakoan poliziak hildako pertsonei ere. Bigarren urtez jarraian, tentsio uneak bizi izan dira Ertzaintzarekin, manifestazioan, atzealdean zeunden pertsonen aurka egin du, objektuak jaurti eta edukiontziak irauli dituztela argudiatuz. Goizean lore eskaintza egin dute poliziak egindako sarraskia gogoratzeko, bertara instituzioak hurbildu eta gogorarazi dute langileak euren lan baldintzak hobetzeko grebarako oinarrizko eskubidea baliatzen ari zirenean hil zituztela.