2025 MAR. 05 - 16:00h Altsasuko herri ihauteriak gorenetik ospatu dira Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Urtero bezala, Altsasuk gogo handiz ospatu zuen bere ohiko Herri Inauteria, bere tradizioetan sakon errotutako jaia. Goizeko lehen orduetatik aurrera, momotxorroek, maskaritek, akerrek, sorginek, matxingaiztoek eta bestelako pertsonaiek kaleak hartu zituzten, txarangen eta gaiteroen erritmoan dantzan. Altsasuko biztanleek egun berezi hau nola bizi izan zuten hobeto ezagutzeko, bertako kaleetan sartu eta bertakoekin hitz egiteko aukera izan genuen.