2025 MAR. 10 - 17:56h “Haurren begiradatik sortutako herria, gizartea eta mundua aldarrikatzen dugu” Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Maiatzaren 3an Maite Zaitut festa erraldoia, herri omenaldia, egingo diote Pirritx, Porrotx eta Marimototsi. Musika, dantza, zirkua eta arte eszeniko anitz uztartuko dituen ikuskizuna prestatzen ari dira pailazoei orain arte egindako lana aitortu eta eskertzeko. Hain justu, 'Maite zaitut' abestiak 20 urte bete dituela aprobetxatuz, pailazoekin elkartu gara beraien ibilbideaz, abestiaren urteurrenaz eta egingo dioten herri omenaldiaz hitz egiteko.