2025 MAR. 12 - 14:15h Iruñeko Udalak 2024ko Korrikari emandako laguntza legezkoa dela berretsi du epaiak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 2024an, Iruñeko Udalak 6.000 euroko laguntza bat onartu zuen Korrikaren antolakuntzari, eta horrek Pompaelo Elkartearen, UPNren eta PPren helegitea ekarri zuen. Hasieran, Nafarroako Administrazio Auzitegiak laguntza baliogabetu zuen, baina azkenik, Iruñeko Administrazio Auzitegiak epai berri batekin laguntza hori legezkotzat jo du eta lehenengo epaia bertan behera utzi du.