2025 MAR. 17 - 16:00h Ana Mezo, Pentsiodunen Mugimendua: "Ia 100.000 lagun daude 1.080 eurora heltzen ez direnak" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak zazpi urte daramatza erretiratuentzat pentsio duinak aldarrikatzearen bidean. Talde honetako kide den Ana Mezo izan da Hamaika Telebistako Aktualitate Solasaldian eta gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin berdintzeko eskatu du.Gainera, duela pare bat hilabete martxan jarri duten Herri Ekimen Legegilearen xehetasunak ere eman ditu ezagutzera. Pasa den ostiralean, hilak 14, Gasteizko Legebiltzarraren sarreran jada adierazi zuen mugimenduak 95.000 sinadura lortu dituztela ekimen horren alde, baina Mezok maiatzaren 15era arte bilketarekin jarraituko dutela gogorarazi du.