HAMAIKA

Torturaren beste bost biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi dute Nafarroako Gobernuak torturak pairatutako beste bost lagun aitortu dituela motibazio politikoko biktima bezala. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira. Horietako lau Espainiako Poliziak torturatu zituen, eta bi Guardia Zibilak.

Egiari Zor-en eta Nafarroako Torturatuen Sarearen datuen arabera, ebazpen horiekin 53 pertsona izan dira aitortuak indarkeria politikoaren biktima bezala eta guztira 149 eskaera erregistratu dira. Zabaldutako oharrean azaldu dute ehunka direla 1960tik gaur egunera bitartean Nafarroan errekonozimendu ofizialik gabe jarraitzen duten motibazio politikoko giza eskubideen urraketak.

Bukatzeko, dei egin dute biktimek aitortza eskaerak aurkeztera. Horretarako tartea dute 2027ko uztailera arte, eta bi eragileak prest dira tramitazioa egiten laguntzeko.