2025 MAR. 18 - 14:00h Pasaiako sarraskian poliziak eraildako lau lagunak biktima gisa aitortu ditu Jaurlaritzak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Aitortza ofiziala emateko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak prestatu duen txostenaren zenbait pasarte aurreratu dituzte senideek. Lehenik eta behin ondorioztatu da bizitzeko eskubidea urratua izan zela. Era berean zehazten da poliziak nahita eta askoz lehenagotik planifikatutako ekintza baten ondorioz izan zirela erailak, eta bizitza kentze hori nahita egindakoa izan zela. Bestalde, txostenaren arabera, kasua ez da behar bezala ikertu eta justizia administrazioari dagokionez, zehazten da ez zela jarrera proaktiborik izan ikerketa judiziala bultzatzeko.