2025 MAR. 19 - 18:51h BSH Ezkirotzeko langileek kamioien sarrera blokeatu dute eta Foruzaingoak esku hartu du Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Enpresa batzordeko kideek eta langileek kamioien sarbidea blokeatu dute goizeko 8etatik 10.30ak aldera. Foruzaingoa bertan egon da, eta hainbat langile heldu eta albo batean utzi ditu, kamioei sarbidea emateko. Izan ere, BSHko enpresa batzordeak bileretan parte hartzeko betoa salatu du, ezin baitute zuzenean parte hartu Ezkirotzeko lantegiaren etorkizunari buruzko bileretan. Sergio Ayucarrek aurreratu duenez datozen egunetan Nafarroako Gobernuarekin bilduko dira, Mikel Irujoren Industria departamentuaren bitartez.