HAMAIKA

Euskaraldia aurkeztu dute Baionan

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskaraldiaren aurkezpena egin dute Ipar Euskal Herrian ere. Baionan elkartu dira Taupa mugimenduko kideak, Euskal Hirigune Elkargoko eta EEP Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariekin batera. Bi erakundeen babesa du Euskaraldiak eta 35 herri batzorde osatu dira Euskaraldia Ipar Euskal Herrian antolatzeko

Irekita dago laugarren edizio honetan belarriprest edo ahobizi moduan izena emateko epea, euskaraldia.eus gunean egin daiteke. Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten ariketa masiboa.