HAMAIKA

Espetxeetan kultur jarduerak egiteko Jaurlaritzak "zentsura" aplikatzen duela salatu dute

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan kultur jarduera bat egiten duten artista, talde edota elkarteei aldez aurretik dokumentu bat sinatzeko eskatzen ari zaie Eusko Jaurlaritza. Sinatu beharreko adierazpen horretan, eskatzen da, besteak beste, "Giza Eskubideen, Ordenamendu Juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak" saihestea. Halaber, honakoa dio eskakizun ofizialak: "Era berean, jarduerak eta edukiek ezin izango dute inola ere iraindu edo kaltetu inolako delituren biktimen duintasuna eta sentimenduak, edozein dela ere babestutako ondasun juridikoa".

Amaieran, ondokoa eransten du: "Delituak edo jokabide antijuridikoak egitearen aldeko edozein adierazpen saihestuko da, bai eta justiziaren ekintzaren kontrakoak, edo LGTBI+ taldeak, emakumeak, terrorismoaren biktimak, desgaitasuna duten pertsonak, atzerritarrak edo bestelako indarkerien biktimak bezalako kolektiboekiko mespretxua edo gorrotoa erakusten dutenak".

'Espetxeak libre' izeneko manifestua plazaratu dute eta 51 sortzailek adierazi dute ez dutela dokumentua sinatuko. Adierazi dute dokumentuarekin nahi dutena dela sortzaileak autozentsura aplikatzea bere buruari eta sakonean inkisizioaren eta frankismoaren teknika berdinak baliatzen ari direla, nahiz eta hitz modernoagoak erabili. Hala, dokumentua erretiratzeko eskatu diote Jaurlaritzari eta beste sortzaileei manifestuarekin bat egiteko deia egin diete.

Sinatzaileen zerrenda

Xebastian Lizaso Iraola (Bertsolaritza)

Askoa Etxebarrieta Lasheras (Dantza)

Fermin Muguruza (Musika)

Unai Lopez de Armentia (Antzerkia)

Gotzon Barandiaran Arteaga (Literatura)

Javier Barandiaran Melero (Antzerkia)

Metrokoadroka kolektiboa (Antzerkia)

Manex Agirre Arriolabengoa (Bertsolaritza)

Iosu Ordoñez Fernandez (Libre bizi)

Uxue Urzelai (Euskalgintza)

Oihana Iguaran (Bertsolaritza)

Erika Lagoma Pombar (Bertsolaritza)

Aitor Bizkarra (Bertsolaritza)

Eneko Abasolo (Bertsolaritza)

Oier Azkarraga Grajales (Bertsolaritza)

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (Bertsolaritza)

Etxahun Lekue Etxebarria (Bertsolaritza)

Koldo Gezuraga Seijido (Bertsolaritza)

Odei Barroso Gomila (Musika)

Bingen Mendizabal Alvarez de Arkaia (Musika)

Ander Solozabal Kortabarria (Musika)

Jon Basaguren (Musika)

Txerra Bolinaga (Musika)

Aitor Valcarlos La Txama (Musika)

Xabier Lasa (Bertsolaritza)

Joseba Baleztena (Musika)

Iñaki Ortiz de Villalba Paiueta (Musika)

Josu Zabala (Musika)

Iban Zaldua (Literatura)

Perlata (Musika)

Zero (Musika)

Iñaki Urbizu Azazeta (Musika)

Victimas Club (Musika)

Uxue Apaolaza (Literatura)

Aner Peritz Manterola (Bertsolaritza)

Ramon Agirre (Zinema)

Txema Ramirez de la Piscina (Kazetaritza)

Edu Zelaieta Anta (Literatura, EHUko irakaslea)

Zigor Garro Perez (Literatura, zinema)

Arkaitz Sagasti (Musika)

Aritz Landeta Terceño (Musika)

Añube (Musika)

Xabat Ituarte (Musika)

Josu Aranburu (Musika)

Urki Gojenola Ibarloza (Musika)

Breixo Fernandez (Musika)

Garazi Arrula Ruiz (Literatura)

Lur Aranburu (Zirkua)

Kepa Arakistain (Musika)

Itziar Moreno (Ilustrazioa eta ipuin kontalaritza)

Alexander Idoeta Anakabe (Bertsolaritza)

Lee Kore (Musika)

Aitor Atxa (Musika)

Broken Legacy (Musika)

Aissa Intxausti (Bertsolaritza)