HAMAIKA

Bertan behera geratu da Elizondon gauzatu behar zen etxe kaleratzea, presio kolektiboari esker

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Epaitegiak Elizondon etxegabetze bat bertan behera uztea erabaki du kaltetutako familiaren zaurgarritasun egoera aitortuz. Erabaki garrantzitsu hau Baztanen Bizi Nahi Dugu eta Mendialdeko Etxebizitza Taldearen presioari eta lan militanteari esker izan da posible.

Salatu dutenez, etxegabetzeak sistema kapitalistaren adierazpen bortitzenetako bat dira; izan ere, familia prekarioenek gero eta zailtasun handiagoak dituzte etxebizitza duina lortzeko.