2025 API. 29 - 15:57h Guztiz berreskuratu da argindar hornidura Euskal Herrian, gertatutakoaren “hipotesirik” gabe Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Itzalaldiaren jatorria ikertzen ari dira. Espainiar Estatuan bost segundoz 15 gigawatt galdu ziren, une horretan kontsumitzen ari zen energiaren % 60 beste. Kasu larririk izan ez bada ere, garraio zerbitzuetan, igogailuetan eta trafikoan eragin zuen arazo gehien argindar hornidura faltak. Hego Euskal Herrian alerta maila lehen fasera jaitsi dute. Kudeaketa bere gain hartuko dute baliabide propioekin.