HAMAIKA

Garbiñe Aranburu, LAB: "Gutxieneko soldata estrategikoa da langile klase osoarentzat"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Maiatzaren 1aren, Langileen Nazioarteko Egunaren atarian, Aktualitate Solasaldian izan da Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra. Hizketaldian, borroka sindikalaren garrantzia azpimarratu du Aranburuk eta Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioa aldarrikatu ez ezik, azken garaietako lan-gatazka esanguratsuenei buruz ere mintzatu da.

Gutxieneko soldata propioari dagokionez, emakumeen, gazteen eta pertsona migratzaile eta arrazializatuen alde egingo lukeela adierazi du Aranburuk. "Langile klase osoarentzako" neurri "estrategikoa" eta "aldarrikapen garrantzitsua" ere badela gaineratu du, " langile klase osoaren soldatak beherantz parekatzeko patronalaren tentaldi horri ere aurre egiteko ezinbestekoa" deritzolako.