HAMAIKA

Alex Aginagalde: “Euskaraz sortzeak balio erantsia dauka; zure herri nortasuna zabaltzen duzu”

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskaraldiaren 2025 edizioa hastear dago eta, kontestu hori kontuan hartuta, Pantailak Euskarazek Pantailaldia antolatu du. Ekimen honen inguruan solasean aritu da Alex Aginagalde kultur elkarte honetako kidea Aktualitate solasaldian.

Pantailaldia astearte honetan, hilak 6, hasiko da eta maiatzaren 14ra arte iraungo du, Euskaraldiaren bezperara arte, alegia. Egitasmo honen bitartez, herritarrei euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitu ez ezik, sortzeko gonbita luzatu diete. "Sare sozialak beste hizkuntzen eremua direla barneratzea kaltegarria da euskararen etorkizunarentzako", adierazi du Aginagaldek.