2025 MAI. 15 - 12:30h Aroztegiko auzian akusazioak negoziazioa hautsi du eta epaiketa astelehenean hasiko da Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Azaldu dutenez, joan den astean fiskaltzak jakinarazi zien akordio bat zegoela, baina handik egun batzuetara jakin dute enpresak ez duela onartu. Negoziazioetan, fiskaltza eta Palacio de Arozteguia SM enpresa prest agertu dira "talde kriminalaren akusazioa" bertan behera uzteko; ez ordea, erantzukizun zibilarena. Horrela, 43 milioi euroko kalte-ordaina lortzeko eskaerari eutsi dio. Beraz, epaiketa astelehenean hasiko da eta Aroztegiko Elkartasun Komiteak epaiketa asterako prestatu duen egitarauak aurrera egingo du.