HAMAIKA

ELAk, LABek, Steilasek, EHNEk, Hiruk eta Etxaldek bat egin dute ekainaren 7ko mobilizazioarekin

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


ELAk, LABek, Steilasek, EHNEk, Hiruk eta Etxaldek Gure Eskuk ekainaren 7an Bilbon deitutako mobilizazio nazionalean parte hartuko dutela baieztatu dute.

Josu Etxaburuk Gure Eskuko bozeramaileak adierazi du “albiste ona dela euskal lurraldeen estatusa indar politikoen agendan eta instituzioetan izatea, baina jendarte osoari dagokiola gai hori, denei eragiten diela eta eragile sozialek eta herritarrek ere ekarpen interesgarria egin dezaketela”. Horregatik, alderdi politikoekin ez ezik, hainbat arlotako eragile sozialekiko bilera sorta egiten ari da Gure Esku. Nabarmendu dute bilera horietan agerian geratzen ari dela euskal lurraldeek gaur egun dituzten autogobernu maila ezberdinak ez direla nahikoa euskal herritarren behar eta nahiei eta herri gisa etorkizuneko erronkei heltzeko.

Euskal Herria zazpi lurraldez osatutako nazioa dela pentsatzen duten guztiei ekainaren 7ko mobilizazioan parte hartzeko deia du Gure Eskuk, uste baitutelako gaur egun badagoela aukera Euskal Herriaren burujabetza osoaren bidean pauso errealak egiteko. Baina horretarako, azpimarratu dute ezinbestekoa dela herri aktibazioa.

Euskal kulturgintzako dozenaka eragileren atxikimendua ere jaso du mobilizazioak, eta dozenaka herri batzordetan ere lanean ari dira ekainaren 7an, Bilbon, 'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean euskal herritarrak elkartzeko.