HAMAIKA

Uztailaren 11tik 31ra egingo da aurtengo Urmuga jaialdia

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskal Herriko mendiak, bailarak eta herriak musikaz beteko dituen ekimen herrikoi eta nazionala bueltan da. Berrikuntzaz beteriko edizioa izango da aurtengoa. Antolakuntzaren arabera, 2020tik hona egin diren guztietan handiena eta bereziena. Urmugaren aurtengo ikuskizunak asko eta askotarikoak izango direla aurreratu dute. Guztira 25 musika emanaldi baino gehiago eskainiko dira.