HAMAIKA

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Pradales Lehendakariarekin biltzea eskatu du Gasteizen

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak agerraldia egin du Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen. Bertan, gutun bat eman diote lehendakariari, harekin bilera bat hitzartzeko. Azaldu dutenez, euren asmoen berri eman nahi diote bere gobernuak herri ekimen legegileari buruzko erabaki bat hartu aurretik. Gaineratu dute, herri ekimenak izandako babesa ikusita, Imanol Pradalesek nahitaez onartu beharko lukeela batzarra.

Irailean euren herri ekimen legegilea aurkeztu zuten, gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin berdintzeko helburuarekin. Jakinarazi zuten, Legebiltzarrean eztabaidatua izateko gutxienez 10.000 sinadura bildu behar zirela. Beraz, duela aste batzuk, 145.000 sinadura baino gehiago aurkeztu zituzten Eusko Legebiltzarrean.
Herri ekimen legegilearen helburua bat baino ez da, gutxienez Espainiar estatuko lanbide arteko gutxieneko soldata jasotzea, hau da, gutxieneko pentsioa 1.184 eurora igotzea.


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak azaldu duenez, lege ekimena onartuz gero 100.000 pentsiodunek onura izango luketela, kontuan izanda, horietatik guztietatik 65.000 emakumeak direla.