2025 MAI. 27 - 16:53h 1936-1959 arteko giza eskubideen urraketak bildu dituzte Hernaniko Udalak eta Aranzadik Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Argitalpena herritarren aurrean aurkezteko ekitaldi hunkigarria egin dute Hernaniko udaletxeko pleno aretoan. 1936-1959 artean errepresioa eta giza eskubideen urraketa pairatu zuten hernaniarrak eta beren senideak izan dira bertako protagonista. Horrez gain, Unai Agirre bertsolariak eta Roberto Pacheco eta Judith Montero musikariek parte hartu dute ekitaldian, eta hainbat testigantza biltzen dituen bideo-emanaldia ere eskaini dute.Xabier Lertxundi alkateak azpimarratu duenez, Hernaniko Udalak "zor historikoa" kitatu du 36ko Gerra eta lehen frankismoa ezagutu eta pairatu zuten hernaniarrekin. Irati Zuriarrain liburuaren egileak, bestalde, ikerketaren arlo kualitatiboa azpimarratu du.Lertxundik aurreratu du 2026rako hainbat ekimen ari dela prestatzen Hernaniko Udala, “datorren urtean 90 urte beteko baitira 1936ko Gerra hasi zenetik eta frankistek Hernaniko hilerrian 200 pertsona inguru fusilatu eta ezkutuan lurperatu zituztenetik”. Memoria historikoa eta gertuko memoria berreskuratzen, zabaltzen eta ezagutarazten jarraituko du, beraz, Hernaniko Udalak.