2025 MAI. 27 - 17:01h Euskara eskakizunaren aurkako epaiak, euskararen normalizazioaren aurkako "eraso” Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Azken urteotan, euskararen aurkako epaiak ugaritu egin dira Euskal Herrian, eta epaitegiek hizkuntza-eskakizunak baliogabetu dituzte hainbat kasutan. 2020tik gutxienez hainbat ebazpen eman dira norbanako, sindikatu edo enpresen salaketen ondorioz, eta epaiek indarrean dagoen hizkuntza-eskakizunen sistema zalantzan jarri dute. Azken epaia aste honetan iritsi da: EAEko Justizia Auzitegi nagusiak berretsi egin du Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskararen eskakizuna baliogabetzea.