2025 EKA. 03 - 14:30h Lander Martinez: "Jabeek, bankuek, argi daukate etxebizitzaren negozioa oso lukratiboa dela" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Lander Martinez, Sumar Mugimenduko parlamentaria Madrilgo kongresuan, Aktualitate Solasaldian izan da eta etxebizitza, lanaldi murrizketa eta euskararen ofizialtasunaz Europan aritu da hizketan, besteak beste. Etxebizitzaren aferari dagokionez, Martinezek "merkatuan eskua sartu behar dela" adierazi du eta ezin dela "politika publiko bat pentsatu etxebizitzaren merkatuak bere burua erregulatuko duenaren ustetan". Gainera, etxe gehiago eraikitzearen aldeko agertu da, beti ere "etxebizitza publikoak badira" eta alokairuaren prezioak "babestu eta kontrolatu" egin behar direla ere azpimarratu du.