2025 EKA. 04 - 15:00h Ekainaren 7ko Bilboko mobilizaziorako deialdia berretsi du Gure Eskuk Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Datorren ekainaren 7an Bilbon antolatuta duten mobilizaziora bertaratzeko gonbita luzatu du beste behin ere Gure Eskuk. Asteazken goiz honetan 'La Casilla'-n eginiko agerraldian, "ikurrinez betetako Autonomia kalea" irudikatzeko nahia ere zabaldu dute eta, halaber, herritarrei norbere "ikurrina ekartzeko deia egin nahi" izan diete. Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak esan duen lez, "ezer ez da lortu herri honetan herri aktibaziorik gabe. Eta herri aktibazioa ezinbestekoa izango da, herri gisa aurrera egingo badugu".