HAMAIKA

Milaka pertsona gerturatu dira Gasteizen ospatutako Araba Euskaraz jaialdira

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Arabako ikastolek igandean ospatu dute Araba Euskaraz jaialdia Gasteizen. Gasteizko lorazainen greba mugagabea dela eta, antolatzaileek Olarizuko zelaietan ospatzea baztertu behar izan dute. Azken orduko toki aldaketa egon baldin bada ere, milaka pertsona hurbildu dira Armentia ikastola, Mendizorrotza eta Prado parkeko inguruetara.

Araban euskara sustatzea eta ikastola proiektuen jarraipena bermatzea du helburu Araba Euskaraz jaialdiak. “Etengabe” lelopean, aurtengo edizioan jasotako dirua arabar Errioxako Labastida ikastolara bideratua izango da. Aurtengo egitaraua askotarikoa eta parte-hartzailea izan da, non euskara eta euskal kultura protagonista izan diren. Izan ere, ikuskizunak, herri kirolak, tailerrak eta jolasak egon dira batez ere gazteenei zuzenduak.

Aurten gainera, Karmele Jaio idazle gasteiztarra omendu dute euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpenengatik.