2025 EKA. 24 - 10:00h Pradalesek azpimarratu du euskararen legezkotasuna eta gizarte aktibazioa beharrezkoak direla Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Euskararen Aholku Batzordea bildu da astelehenean legealdi berriko lehen osoko bileran Euskaltzaindiaren egoitzan. Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan da batzarraren buru, Ibone Bengoetxea, lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera. Lehendakariak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskararen Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte. Pradalesek azpimarratu du euskararen etorkizunerako gizartearen aktibazioa funtsezkoa dela, baina lege sendoa eta segurtasun juridikoa ere beharrezkoak direla.