2025 EKA. 25 - 12:30h Iranen aurkako eraso inperialista gelditzeko deia egin du Palestinarekin Elkartasunak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Palestinarekin Elkartasuna herri ekimenak herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, Israelek AEBren laguntzaz eta mendebaldeko potentzien konplizitatearekin Iranen aurka abiatu duen ofentsiba salatzeko, eta Irango herriarekiko elkartasuna erakusteko. Ostegun eta ostiral honetan, ekainaren 26an eta 27an, Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira mobilizazioak: Donostian, ekainaren 26an 19:00etan Bulebarrean.Gasteizen, ekainaren 26an 19:00etan Andra Mari Zurian.Iruñean, ekainaren 26an 19:00etan Baratxuri plazan.Bilbon, ekainaren 27an, 19:00etan Areatzan.