2025 EKA. 30 - 10:00h Milaka pertsona kalera atera dira Euskal Herrian transfobiaren aurka egiteko Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Urtero legez, ekainaren 28an, milaka pertsona kalera atera dira Euskal Herrian LGTBI+ harrotasuna aldarrikatzeko. Borroka kolektiboa aldarrikatu dute transfobiaren mehatxuaren eta haien eskaerak desnaturalizatzeko ahaleginen aurrean. “Transfobia faxismoaren eta kolonialismoaren zerbitzura dagoen indarkeria mota bat dela”, azpimarratu dute. Bilbon kritika handia izan da eguerdian egin behar izan dutelako manifestazioa BBK Fundazioak Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatutako BBK Ria ekitaldia dela eta. Salatu dute horrelako makroekitaldiak “turistifikazio estrategia baten parte” direla, eta sexu eta genero disidenteen mugimenduari “boikota” egiten diotela.