2025 UZT. 02 - 15:00h Marta Garcia Teran: “Harrera gunea garela diogu, baina politika publikoetan ez da islatzen” Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Marta Garcia Teran Zehar Errefuxiatuekin taldeko Ekintza Sozialeko eta Eskubideen Defentsako zuzendaria izan da Aktualitate Soalasaldian, babes-eskaera prozesuaren nondik norakoei, errefuxiatuek aurre egiten dieten zailtasun eta erronkei, gorroto diskurtsoei edota politika publikoei buruz hizketan.Azken honi dagokionez, Garcia Teranek diskurtso publikoetan "behin eta berriz harrera gune garela" aipatu bai, baina gero, "politika publikoetan ez dela islatzen" adierazi du. Hala ere, hainbat baliabide martxan jarri direla errekonozitu du, EAEn dauden bi harrera guneak kasu. Bestalde, ezberdinen arteko erdigunea sortzerako garaian, "atzerritik datozen pertsonak" ezin direla "mugitzen diren" bakarrak izan azpimarratu du, bertan jaiotakoek ere "gure kontzeptuak, gure erak, gure guztia" ere eraldatzea komeni dela.