HAMAIKA

Eraso larria jasan ostean, diru bilketa abiatu dute 40 Minutu Rock jaialdiko antolatzaileek

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Duela 10 urte jaio zen 40 Minutu Rock elkartasun jaialdia helburu argi batekin: euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko aldarria zabaldu eta hauspotzeko.

Joan zen astean, material elektriko guztia lapurtu diete, antolakuntza taldean kalkulatu dutenaren arabera, galera 10.000 eurotik gorakoa da. Jaialdiarekin sortzen diren etekin guztiak euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko borrokara bideratzen dute, euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarria sustatu eta azken urteetan ateratzen ari direnak modu duin batean bizi daitezen lanean dabiltzan Harrera eta Etxerat Elkarteari bideratzen zaio.

Urteetan egin bezala, erasoen aurrean elkartasuna antolatzen jarraituko dutela nabarmendu dute eta lanean jarraituko dutela hurrengo otsailaren 21ean egingo duten hamargarren edizio berezia aurrera atera ahal izateko. Horretarako baina laguntza eskatu dute. Galerari aurre egiteko diru bilketa bati ekin diote, bakoitzak nahi eta ahal duenetik jaialdiari bultzada emateko. Itsulapikoa.eus edo Bizum bidez (12260 kodea erabiliz) egin daitezke ekarpenak. Era berean, elkartasun mezu guztiak eskertu eta herritarrak gonbidatu dituzte haiekin batera hausnartzera eta babes kolektiboa antolatzera.