2025 UZT. 08 - 17:36h Ehundaka lagunek German Rodriguez omendu dute uztailaren 8an bere hilarrian Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. SANFERMINAK 2025 1978ko uztailaren 8an German Rodriguez hil eta hainbat lagun zauritu zuen poliziak. Geroztik, 'Sanfermines 78, Gogoan' elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak omenaldia egiten dute. Gaurkoan, Rozalen, Erramun Martikorena eta Fermin Balentzia izan dira omenaldiaren parte. 47 urte bete dira jada eta “egia, justizia eta erreparazioa” aldarrikatzen jarraitzen dute herritarrek.