2025 UZT. 09 - 17:38h Arana zauritu zuen ertzaina nor den argitzeko ikerketa oztopatu dutela salatu dute Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Iragan Apirilaren 3an, Errekaldeko Etxarri Gaztetxearen husteko polizia operazioan Ertzaintzak gauzatutako karga batean larri zauritu zuten Iker Arana, Irala auzoko bizilaguna. Erasoaren ondorioz, Basurtuko erietxean ebakuntza egin behar izan zioten Aranari, eta barrabil bat galdu zuen. Gaur, uztailak 9, Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute, kasuari oiartzuna eman, poliziaren bortizkeria salatu eta Aranarentzat justizia exijitzeko asmoz.