HAMAIKA

Migel Zeberio, Urmuga: “Euskal Herria josteko auzolanean egindako herrigintzako proiektua da”

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskal Herriko mendiak, bailarak eta herriak musikaz beteko dituen Urmuga ekimen herrikoi eta nazionala egingo da uztailaren 11tik 31ra. Musika eta mendiarekiko maitasuna batuko ditu, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera josiz. Urmugaren aurtengo ikuskizunak asko eta askotarikoak izango direla aurreratu dute, baina horien artean izango da emanaldi berezi bat, antolatzaileen arabera, kulturalki eta politikoki esanahi berezia izango duena. Migel Zeberio antolatzailearekin bildu gara horien berri izateko.