HAMAIKA

Guztira zazpi pertsona atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik sanferminetan

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Guztira zazpi pertsona atxilotu dituzte sanferminetan, indarkeria matxista leporatuta. Joseba Asiron Iruñeko alkateak adierazi du, guztiak ukituengatik izan direla. Alkateak jakinarazi du beste urteekin alderatuta aurtengo joera hobea izaten ari dela, eta horrela jarraitzea espero dutela, batez ere, asteburua datorrela kontuan hartuz. Hala ere, agintariak azpimarratu du ez direla pozik egongo erasoak desagertzen ez diren bitartean.

Iruñeko Udalak azaldu duenez, erasoei aurre egiteko dagoen informazio guneak, egunero 2.000 pertsona ingururi ematen die informazioa. Horietatik guztietatik, %70a emakumeak dira. Bestalde, guztira, segurtasun indarrek 79 salaketa erregistratu dituzte momentuz. Gehiengoak, %67,34 zehazki, lapurretengatik izan direla adierazi du udalbatzak. Gaineratu du, aurreko urtearekin alderatuta salaketak gutxiagotu badirela ere, atxiloketek gora egin dutela.